‘Kartela, gizartearen irudi’ ikastaroa

hirinet 2015ko ira. 28a, 02:00

Kartelak hainbat helbururekin erabili izan dira historian zehar: merkataritza-produktuak sustatzeko, ikuskizunak iragartzeko, propaganda politikoa bideratzeko, erakundeen komunikazioa errazteko... Izan ere, komunikabide eraginkorra da, eta hurbila. Hori guztiori aztertzeko, ‘Kartela, gizartearen irudi’ izeneko ikastaroa eskainiko du udalak. Kartelen erabilera aztertuko da, ikuspuntu kronologiko batetik, baita gizarte aldaketetan izan duen eragina ere: kartel politikoa eta belikoa, Espainiako gerra zibilean sortutako kartelak, publizitate kartelak, mugimendu kontrakulturalak, gazteei lotutakoak... Kartelgintzaren historiaren eta gizartean utzitako arrastoen zeharreko ibilbidea izango da, eta irakasle moduan Ane Irizar Arrieta diseinugile grafiko eta digitala arituko da.

 

‘Kartela, gizartearen irudi’ ikastaroa

Non? LANDATXOKO gizarte etxean

Noiz? Urriaren 27tik abenduaren 17ra (astearte-ostegunetan,  19:30etik 21:00etara)

Matrikula: Bazkide ez direnentzat: 54,67 €, +60 urte:38,92 €. Bazkideentzat: 27,45 €, +60 urte: 19,57 €

 

Informazio gehiago eta izena emateko: "Kartela, gizartearen irudi” ikastaroa

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago