[ARGAZKIAK] Igandeak Jai Arantzabela ikastolan

hirinet 2015ko ira. 28a, 02:00

'Igandeak Jai, familia giroan euskaraz' egitasmoa bueltan da eta atzo udazkeneko lehenengo saioa ospatu zuen Arantzabela ikastolan.

 

Hurrengo saioa urriaren 25ean izango da Abendaño ikastolan eta bertan Irripuinak Largabistarekin eta jolas kooperatiboak egingo dituzte. Azaroko saioa Ibaiondoko ikastetxean egingo da, 29an, non Imanol Ituñok 'Magia parrastan' ikuskizuna eskainiko duen. Ondoren, mago trajea eta truko ezberdinak egiteko tailerra egingo dute. Azkenik, udazkeneko programari amaiera emateko, Oihaneder Euskararen Etxera egingo du salto Igandeak Jai egitasmoak. Horrela, abenduaren 20an 'Iraungorriko Marimiri' ikuskizuna Zurrunka taldearen eskutik eta txotxongilo tailerra eskainiko dira.

 

Hauek dira Arantzabela ikastolan atzo egin zen Igandeak Jai saioaren argazki batzuk:

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago