Tokiko kontsumoa babesteko manifestua sinatu dute Gasteizko hainbat enpresek eta dendek

hirinet 2015ko ira. 24a, 02:00

Gasteizko 20 enpresa, elkarte eta saltoki inguruk Udalak martxan jarritako tokiko kontsumoaren aldeko kanpainarekiko atxikitze-ekitaldia egin dute gaur goizean.

'Hemengo enpresa batean erosten duzun bakoitzean, zure hiriko ekonomiaren bihotz-taupadak indartzen dituzu' goiburua duen kanpainak saltokien, enpresen eta herritarren inplikazioa bilatzen du tokiko ekonomia suspertzeko.

Ekitaldia Azoka Plaza berrituan gauzatu da eta hauek dira manifestua sinatu dutenak: Adeada, AJEBASK, AMPEA, Aselcar, Jundizeko Enpresarien Elkartea, Euskal Autonomoen Elkartea, Bionekazaritza, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Gorbea kaleko dendarien elkartea, Comercio Vitoria, Arabako Merkataritza Federazioa, San Prudencio Lan Fundazioa, Gasteiz On, Azoka Plaza, Natuaraba, SEA Arabako Enpresariak Elkartea, SECOT, Slow Food eta  UAGA

Aurreko astean Gasteizko Udalak tokiko kontsumoari laguntzearen eta hura sustatzearen aldeko kanpaina hau martxan jarri zuen eta ‘Hemengo enpresa batean erosten duzun bakoitzean zure hiriko ekonomiaren bihotz-taupadak indartzen dituzu’ mezuaren bitartez tokiko produktuen kontsumoaren inguruan hiritarrak sentikor bihurtzea da helburua.

 

Informazio gehiago: Nik hemengoa kontsumitzen dut

 

.

‘Nik hemengoa kontsumitzen dut’ MANIFESTUA

 

1. Herritar, merkatari, profesional eta enpresek hemen kontsumitzen badugu, hemengo ekonomia-jarduerari egiten diogu mesede, eta hiriarentzat enplegua eta aberastasuna sortzen dugu.

2. Krisi ekonomikoak hainbat enpresak itxi beharra ekarri du berekin, eta zailtasun gehiago aurrera jarraitzen dutenentzat. Guztion lana da Vitoria-Gasteizen produkzio-ekosistemaren ahalmenaz eta kalitate profesionalaz jabetzea.

3. Hemengo produktu eta zerbitzuak kontsumitzea, mesedegarria da oso gure saltoki, merkatu eta enpresentzat; enpresek ere hemengo hornitzaileekin jarduten dute; administrazioek enpresa horien kontratazioa sustatzen dute... Horrela, boomerang efektu bat sortzen da, eta horren arabera zure gastua nire onura da; nire onura bere inbertsioa; bere inbertsioa zure onura...

4. Kate luze baten zati gara, pertsona batengan hasi eta beste askorengan jarraipena duena. Guztion artean- kontsumitzaileak, komertzioak, enpresak eta erakundeak- sare trinko bat ehuntzen ari gara, hemengoari laguntzeko eta kalitatearen eta guztion onuraren aldeko konpromisoa hartzeko balioetan oinarrituta.

5. Gure inplikazioaren araberakoak izango dira hiriko eta parte hartzen dugun gizarteko ekonomiaren intentsitatea eta erritmoa.

6. Hemengoa kontsumitzea ez da kontsumo arduratsua egiteko konpromiso soil bat, izan ere, zure hiriari, justizia sozialari eta iraunkortasunari babes erabakigarria ematea ere bada.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide