“Gasteizen ez ditugu nahi ez hutsik dauden etxeak ez eta etxerik gabeko pertsonak ere”. Hori dela eta Udalbatzara Kaleratzeak Stop plataformaren mozioa eramango dutela iragarri du Iratxe Lopez de Aberasturi zinegotziak.
Udal taldearen esanetan, “udala da, hain zuzen, herritarretik gertuen dagoen instituzioa, jendartearen ongizatea bermatzeko tresnak dituena eta, bereziki, injustiziak ekiditeko eskura dituen tresna guztiak martxan jarri behar dituena. Eraikitzen ari garen Gasteiz berrian ere, hori nabaritu behar da”. Finean, Gorka Urtaran alkateari, “hitzen gainetik, ekintzak” eskatu dizkio.
“Langabeziak eragiten ditu kaleratzeak”, azaldu du Lopez de Aberasturik. Horregatik direla “gizarte urgentzia” azaldu du, “ezbeharrak, alegia”.