Gaur, Akademiak euskal filma aukeratu du hiru hautagaien artean eta beraz, Espainia ordezkatuko du Oscarretarako lehian. Orain, AEBtako Zinema Akademiak erabakiko du ‘Loreak’ ingelesez besteko film onenaren kategorian lehiatuko den ala ez. Oscar sariak 2016ko otsailaren 28an banatuko dira. Urtarrilaren 14an Oscar sarietan lehiatuko diren filmak zeintzuk diren iragarriko ditu Akademiak.
{vimeo}104529885{/vimeo}
Honi lotutako albiste gehiago:
[KULTURA] ‘Loreak’ filma, Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko hautagai aukeratu dute
[KULTURA] Zine uzta oparoa
Irailaren hasieran, Espainiako Zinema Akademiak Joxe Mari Goenaga eta Jon Garañoren ‘Loreak’, Gracia Querejetaren ‘Felices 140’ eta Carlos Vermuten ‘Magical Girl’ pelikulak Oscar sarietan Espainia ordezkatzeko hautagai aukeratu zituen, ingelesez besteko film onenaren kategorian.