Bost eguneko saioetan, dantza ardatz hartuta eskola orduetan, ikasleek oinarrizko konpetentziak eta baloreak landu zituzten: Auto-konfiantzan eragitea, ikasleek beraiek onartuak dituzten rolak zalantzan jartzea, elkarrenganako ezagutza bultzatzea, edota elkartasunaren garrantzia azpimarratzea, besteak beste. Eta hori guztia, ingelesez.
Atzerritik egokitutako egitasmo pedagogiko berritzailea, Five days to dance edo Dance 2gether egitasmoak lau sustatzaile edo eragile izan zituen. Batetik, Ikastetxea bera, eta proiektuaren sortzaile De LooPERS-dance2gether elkartea. Bestetik, Irantzu Lekue artista eta Donostia 2016. Azken horrek egitasmoa babestu eta diruz lagundu zuen.
Irantzu Lekue artistaren aburuz, interesgarriena prozesua bera izan da, hau da, bost eguneko eskola orduetan, eta Ikastetxean bertan, ikasleek egindako saioak. “Gogorrak izan ziren saioak, hunkigarriak eta aberasgarriak ere bai. Baina, batik bat, emankorrak, oso emankorrak”, azaldu du artistak. Dantza ardatz hartuta, ikasleek oinarrizko konpetentziak eta baloreak landu zituzten egun haietan: auto-konfiantza eragitea eta ikasleen arteko komunikazioan laguntzea, ikasleek beraiek onartuak dituzten rolak zalantzan jartzea, elkarrenganako ezagutza bultzatzea edota elkartasunaren garrantzia azpimarratzea, besteak beste.
Dancing 2gether erakusketa urriaren 18ra bitartean izango da ikusgai Ignacio Aldecoa Kultura etxean.