Bionekaraba azoka eta jarduera ezberdinak bihar hasiko den Gasteizko Aste Agroekologikoan

hirinet 2015ko ira. 29a, 02:00

Bihartik hasita, Gasteizko aste agroekologikoa ospatuko da, larunbatera bitartean.

Izan ere, egun horretan eta asteari amaiera emateko, Bionekaraba azoka ospatuko da Foru Plazan, goizeko 10.00etatik 14.30ak arte. Aurten 20.edizioa ospatuko da eta urtero bezala, ekoizpen ekologikoan diharduten bertako ekoizleek beren produktuak eskainiko dituzte. Larunbatekoa aukera paregabea izango da jendeak ezagut ditzan lurralde honetatik ateratzen diren produktu ekologikoak.

Arabako Aldundiak emandako datuen arabera, 2014an 114 ekoizle ziren Araban, hauetatik 90 barazki lanean eta 15 animaliekin.

Esan bezala,  Bionekaraba azoka ez dator bakarrik eta urteurrena ospatzeko, jardueraz betetako astea prestatu du.  Besteak beste, produktuen jatorria ezagutzera emateko hitzaldiak, hiriko baratze ekologiko txikiari probetxua nola atera irakasteko ekintza praktikoak eta bestelako ekimenak, hala nola, hazi trukea.

 

Irudia: bionekarazaritza

 

 

 

 

Zer da Bionekazaritza?

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide