[BIDEOA] Zabalik dago Mintzalagunean izena emateko epea

hirinet 2015eko irailaren 23a

Gaur goizean,  Euskaltzaleen Topaguneak eta  GEU elkarteak Mintzalagunaren 2015-2016 ikasturteko kanpaina aurkeztu dute Gasteizen.

 

 

 

 

 

 

 

'Zurekin hitz egin nahi dut' da aurtengo leloa eta helburua  euskarari ekarpena egiteko kontzientzia duten hiztun onak mintzalagun egitasmoetara erakartzea da. Gasteizen izena emateko epea urriaren 1etik 21era egongo da zabalik. Horretarako, gizarte etxeetan eta euskaltegietan zein GEU elkartearen egoitzan aurkituko duzun fitxa bete beharko duzu. Online bidez ere eman dezakegu izena: www.gasteizkomintzalaguna.com web gunean.

 

 

 

 

MATRIKULAZIO KANPAINA

Gasteizko Mintzalaguna

Urriaren 1etik 21era gizarte etxe eta euskaltegietan

On-line: www.gasteizkomintzalaguna.com

Gorbeialdeko Mintzalaguna

662120209 / gorbeialdea@mintzapraktika.org

Arabar Errioxako Mintzalagun

Urriaren 30a arte. www.euskaramaitedut.eus

Lautadako Berbalaguna

Informazio guztia: berbalagunlautada

Aiaraldeko Berbalagunak

Informazio guztia: aiaraldea

Mendialdeko Mintzalaguna

945 405 424 / euskera@montanaalavesa.com

Añanako Mintzalaguna

945 355089 / isabelcalderero@cuadrilladeanana.es

 

 

Mintzalaguna kanpainaren bideoa

 

{youtube}S8JhjYnk7zQ{/youtube} 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago