Errefuxiatuei laguntzeko 86.700 euro bideratuko dituzte Aldundiak eta Gasteizko Udalak

hirinet 2015ko ira. 22a, 02:00

Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak Arabako Larrialdietarako Funtsa aktibatu dute, Sirian eta Libanon bi proiektu aurrera eramateko.

Guztira, 86.700 euro bideratuko dira (Funtsak orotara 92.000 euro zituen), errefuxiatuek jasaten ari diren krisi humanitarioan lagundu nahian. Horrela, Udaleko zein Aldundiako ordezkariek osatzen duten Batzorde Teknikoak aurkeztu diren lau proiektuetatik bi onartu dituzte.

Lehenengo proiektua Accion Contra el Hambre GKEk aurkeztu du eta Sirian ur-biltegiak eta uraren banaketa hobetzea du helburu. Horretarako, 56.700 euro bideratuko dira. Bigarrena, berriz, Gurutze Gorriaren proiektu bat da. 30.0000 euroko laguntza jaso du eta Libanon dauden Palestinako zein Siriako emakume errefuxiatuei laguntza obstetrikoa eta ginekologikoa eskaintzeko zuzenduko da.

Horrez gain, aste honetan Udal Gobernuak UNICEFek proposatutako lankidetza proiektu bat garatzeko eskatuko dio Amvisako Batzordeari, Siriako errefuxiatuek ura eskura izan dezaten. Hau ahalbidetzeko kamioiak eta larrialdietarako kit-ak erabiliko dituzte. Horrekin batera, gaixotasunak sahiesteko formakuntza eta sentsibilizazioa ere jorratuko dute. 60.000 euro bideratuko beharko lirateke UNICEFen proiektu honetara.

 

Irudia: Accion contra el Hambre

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide