“Hasieran itzulpenak, hausnarketa-artikuluak eta elkarrizketak ateratzeari ekin genion. Itzulpenek eta elkarrizketek iraun dute, eta kronikak bihurtu dira gure gogoetaren beste habe nagusietako bat”, azaldu dute. Izan ere, 2015eko martxoan jardun digitalari amaiera eman zioten eta orain, “hiru urtetako jardunaren lagin eta fruitua paper bilakatzeko” diru-bilketa abian jarri dute Karena plataforman.
Horretarako, bi liburuxka prestatu dituzte. Lehenengoan euskarara ekarri zituzten autoreen lagin bat topa daiteke. Bigarrenean, aldiz, kaleratu zituzten elkarrizketa eta kroniken puska bat topa daiteke. “Hainbeste aldiz esan baitziguten: inprimatu eta lasai irakurtzekoak dira hauek! Hementxe duzue, bada, aukera”, azaldu dute Elearaziko arduradunek.
Orain Karena plataforman martxan jarri duten diru-bilketa honen helburua liburua sortzeko gastuak estaltzea da, irabazi-asmorik gabe. Helburua lortzen ez badute, bertan behera utziko dute argitalpena.
Informazio gehiago: Elearazi diru-bilketa Karena plataforman
Honi lotutako albiste gehiago:
Danele Sarriugarte: "Kezkatzen ninduten gai batzuk kanporatu nahi nituen Erraiak eleberrian"
BloGazte lehiaketak Gasteizko euskarazko blogik onenak saritu ditu