Zayer enpresako langileek zuzendaritzaren “zintzotasuna” defendatu dute

hirinet 2015ko ira. 21a, 02:00

Irailaren 10ean Espainiako Poliziak arakatu zuen Gasteizko Zayer enpresako langile batzordeak egun horretan bizi zuten egoera azaltzeko oharra bidali du.

 

Informazioen arabera, industria materiala debekatutako herrialdeei saltzea leporatzen zaie atxilotu zituzten zazpi langileei, Errusia edo Iran, material horri erabilera militarra eman diezaioketelakoan.Horrez gain, enpresako zuzendaritzaren “zintzotasuna” defendatu du idatzi horretan. Enpresako langileen arabera, “egun horretan, goizeko 9.30etan, Espainiako Polizia arrapaladan sartu zen, eskuetan metrailetak zituela. Langile guztiak, eskuak garondoan, hormaren kontra jartzera behartu zituzten poliziek. Hasieran, sinesgaiztasun eta harridura momentuak izan ziren, gerora, mespretxu bilakatu zena”. Modu horretan, poliziaren jokaera salatu dute langileek.

 

Horrekin batera, orain 65 urte enpresa sortu zenetik egon diren zuzendaritza guztien “zintzotasuna” defendatu du langileen batzordeak eta “beti legearen barruan” lan egin dutela adierazi du. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari langileen defentsan ateratzeko eskatu dio batzordeak.

 

Argazkia: EFE

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide