Sortegia, sormen ikastaro sorta

Euskararen Agenda 2015ko ira. 21a, 02:00

Oihaneder Euskararen Etxean udazken arratsaldetan sortzeko, ikasteko eta erakusteko aukera izango da. Urritik abendura doako lau ikastaro antolatu dituzte: Ahozko kontalaritza, soinu-ekipamendu muntaketa eta erabilera, komiki sorkuntza eta moda moduz.

SORTEGIA, udazkeneko sormen ikastaro-sorta

  • Ahozko kontalaritza, irudimena eta emozioaren ahotsa. Astelehenero.
  • Soinu-ekipamendu muntaketa eta erabilera. Asteartero.
  • Komiki sorkuntza. Asteazkenero.
  • Moda moduz. Sormena eta birziklatzea. Ostegunero.

Noiz? Urritik abendura, 19.00 - 20.30

Non? On-line eta Oihaneder Euskararen Etxean

Norentzat? 16 urtetik gorakoentzat

Ikastaroak doakoak dira

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago