Igandean, esaterako, hainbat ekintza eskainiko dituzte Florida parkean. 11.00etan umeentzako aspaldiko jolasak egongo dira, ondoren Pasodoble eta Bolero dantza klaseak izango dira eta azkenik, 13.00etan Vermu dantza egingo dute, non dantza estilo ezberdinak praktikatzeko aukera izango den. Helburua elkartearen lana arabarrei hurbiltzea da, baita elkartearekin kolabortzeak duen garrantzia azpimarratzea ere.
Ekitaldi ofiziala astelehenean izango da, arratsaldeko 20.00etan Plaza Berrian. Bertan, Afaaraba elkarteak manifestua irakurriko du eta hilabete hasieran martxan jarri zuen ‘Josetxo galdu da’ lehiaketaren saria banatuko du. Batukada batek girotuko du ekitaldia.
Datorren astelehenean, hilak 21, Alzheimerraren nazioarteko eguna ospatuko da, hori dela eta, gaixotasun hau eta bestelako dementzia jasaten duten pertsonen elkarteak, Afaarabak, hainbat jarduera antolatu ditu, besteak beste, Alzheimerra adin guztietako pertsonei gerturatzeko asmoz.