KREAren inguruko hausnarketa "berri, demokratiko eta eraikitzailea" egiteko deia luzatu dute Arabako hainbat kulturgilek, #sosKREA manifestuaren bitartez

hirinet 2015ko ira. 17a, 02:00

Gaur goizean Gasteizko 30 kulturgile inguruk #sosKREA manifestuaren alde egin dute Monstrenka aretoan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Eloi Beato, Juan Ibarrondo eta Irantzu Lekue izan dira manifestua irakurtzeko arduradunak. Bertan, KREAren egungo egoera salatu eta Arabako artistentzako leku fisiko bat aldarrikatu dute. Gogora ekarri duten moduan, iragan abenduan iragan abenduan, Irantzu Lekuek, salaketa helburu, ekimen artistikoa burutu zuen Krea eraikineko atarian. Artea eta Kultura sustatzeko helburuarekin jaiotako egitasmoa izan zen Krea baina, urteak daramatza itxirik, eraberritze lanetan dirutza gastatu ostean. Hauteskundeen ostean, Vital Kutxa Fundazioak Irantzu Lekue salatu zuen ekimen artistiko hura burutzeagatik. “Zorionez, azken unean, erabakia birpentsatu eta salaketa kendu zuten”, azaldu dute.

 

Hala ere, KREA eraikina hutsik jarraitzen duela salatu dute, inongo proiektu edo funtziorik gabe. “Arte Garaikidearen ikurra behar zen izan eta, diru publikoarekin, 18 milioi euro gastatu ziren berritze lan horietan”.

 

Gauzak horrela, KREAren inguruko “hausnarketa berri, demokratiko eta eraikitzailea” egiteko deia luzatu dute manifestuaren sinatzaileek. “Horregatik, Gasteizko Udalbatza osatzen duten taldeei, gai honen inguruan lantalde bat sortzeko eskatzen diegu. Talde horretan, eraikinaren jabea den entitatea, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta hiriko kulturgintzan aritzen diren pertsonen ordezkariak parte hartuko lukete. Talde horrek, konponbidea bilatu beharko lioke bai eraikinaren egoerari baita egitasmoaren egoerari ere. Era berean, talde horrek, hiria eta herrialdearen egoera kulturala aztertu eta hobetzeko egitasmo eraginkorra osatu beharko luke. Hurrengo egunetan, Kulturgileen Mahai Sektoriala osatuko denez, mahai honek, bitartekaritza lanak egiteko aproposa izan zitekeela uste dugu”.

Era berean, “artistontzako, sormena eta sorkuntza garatzeko leku fisiko baten irekiera eskatu dute.

Azkenikborondate edo jarrera on baten adierazle izango den keinu bat eskatu diote Gasteizko Udaleko Gobernu taldeari: “Kutxabank eta Fundazioekin negoziatzeko eskatzen diogu, akordioa lortu eta KREA eraikinaren aurrean dagoen berdegunea herritarrentzako parke publiko izan dadin”.

 

Hau guztia lortzeko, sinadura bilketa jarri dute abian change.org plataformaren bitartez. Era berean, sare sozialetan #SOSKREA traola erabiliko dutela jakinarazi dute.

 

 

 

 

Manifestuaren sinatzaileak:

Veronika Werckmister (Muralista)

Pablo Alonso Lain (Zeramikari)

Alex Ruiz de Azua (Albokaria)

Roberto Ercilla (Krea eraikinaren arkitektoa)

Ruben Sanchez (Bertsolaria)

Belen Nevado (Aktoresa)

Bingen Mendizabal (Musikaria)

Javi Huete (Aktorea)

Andrea Abaigar (Artista)

Angelillo Rockaina (Musikaria - Gatillazo)

Juan Ibarrondo (Idazlea)

Eloi Beato (Antzerkigilea)

Irantzu Lekue (Artista)

Diaux Old Skull (Grafiteroa)

Ilargi Arana (Artista)

Txerra Borinaga (Musikaria)

Jon Ander Iribarren (Argazkilaria)

Javier Fernandez Ortiz de Landaluce “Jabitxin” (Zapateneo)

Alfredo Hernández “Zirika” (Artista)

Loli Sacristan (Kultur kudeatzailea)

Irantzu Ibarraran (Artista)

Alejandra Bueno (Artista)

Iker Arroniz (Kultur kudeatzailea)

Oihana Gómez de Segura (Artista)

Txitxo Amili (Musikaria)

Anna Rita Fiaschetti

Karen Warner (Artista)

Juan Mieg (Margolaria)

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide