Aldundia Trofeoaren bidez bildutako dirua Siriako ume errefuxiatuei laguntzeko bideratuko du Baskoniak

hirinet 2015eko irailaren 16a

Baskoniak eta Arabako Aldundiak XXIV. Aldundia Trofeoarekin bilduko duten diru guztia Save The Children GKE-ra bideratuko  dute Siriarko ume errefuxiatuei  laguntzeko. 

 

Partida irailaren 29an izango da, asteartean, 20:30ean. Velimir Perasovic-en Baskonia Dolomiti Energía Trento-ren aurka lehiatuko da. Sarrerak 5 eurokoak izango dira ( 3. eta 4. mailan) eta 10 eurokoak (1. eta 2. mailan). Saski Baskoniara harpidetuta daudenek ez dute ordaindu behar, baina kolaboratu nahi badute,   0 ilaran hori egiteko lekua jarriko dute. Sarrerak gaurtik aurrera daude salgai.

 

Honekin batera, Gasteizko taldeko  jokalari  bakoitzak errefuxiatu baten izena eramango du bizkarrean. Erabilitako kamisetak enkantean aterako dira eta lortutakoa ere bideratuko  da egoera larri honetan dauden ume siriarrei laguntzeko. 

 

Save The Children EGK-aren arabera, milioi eta erdi ume baino gehiagok ihes egin du Siriatik. Gure mugetara ailegatzen ari diren errefuxiatuen erdia adin txikikoa da. 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago