Hortik abiatuta, proposamenak jaso eta hiru urteko eperako Araban Euskara Lanean egitasmoaren gutxieneko helburuak adostuko dira. Egitasmoaren talde eragilea osatzen dute lan munduan euskararen alde lanean ari diren zenbait erakunde, elkarte eta enpresek.
Esan bezala, egitasmoaren helburu nagusia epe motz eta ertainean Arabako enpresetan euskara susta dadin plangintza zedarritzea da.
“Araban gero eta enpresa gehiago ari da euskara euren eguneroko kudeaketan barneratzen, bezeroekiko zein hornitzaileekiko harremanetan erabiltzen, hizkuntza paisaian, barrura eta kanpora begira. Hor daude, esate baterako Bai Euskarari Ziurtagiria edo Bikain agiria duten enpresak eta euskara plana dutenak. Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzeak eta erabiltzeak ekar ditzakeen onurez ari dira jabetzen alor sozioekonomikoan”.
Euskara Lanean proiektuaren bidez Arabako alor sozioekonomikoan zeresana duten enpresen eta entitateen sarea ehuntzen joan nahi dugu.
Prozesua lideratzeko talde eragile bat eratu da. Bertan, honakoak ari dira parte hartzen: Arabako Foru Aldundia, SEA - Arabako Enpresariak, Arabako Merkataritza Ganbera, Arabako Merkataritza Federazioa, Electra Vitoria, Oreka It, Laneki eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartea.
‘World Coffee’-a irailaren 23an izango da, goizeko 9.00etatik 11.00ak arte, Arabako Merkataritza eta Industria Ganberaren formazio gunean.
Bertan parte hartzeko izena eman behar da, honako formulario honen bitartez: izena emateko formularioa.