GEUrekin mendira: BERATZA - BAGATE

Euskararen Agenda 2015ko ira. 15a, 02:00

GEUrekin mendira taldeko lagunek ikasturte berriari hasiera emateko Beratza-Bagate mendi ibilbidea aukeratu dute. Bost ordu inguruko irteera honen abiapuntua Aloria izango da, Urduña ondoko herritxoa. Beratza eta Bagate tontorrak elkartzen dituen bide honek 14 km pasatxo ditu. Edozein euskaldunek har dezake parte irteera honetan, animatu!

GEUrekin mendira: Beratza-Bagate

Noiz? Irailaren 20an, igandean

Irteera: 8.30ean Mendizorrotzako aparkalekuan

Irteeraren arduraduna: Xabi (629487540)

* Gasolina txango bakoitzean parte hartzen duten guztion artean ordainduko da.

GEUrekin mendira taldeko 15/16 ikasturteko mendi-egitaraua

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago