Gasteizko kolektiboentzat elkarteen etxeetan aretoak eskatzeko epea zabalik

hirinet 2015eko irailaren 14a

Gaurtik hasita Gasteizko kolektiboek eta elkarteek udalaren elkarteen etxeetan aretoak, egoitza gisa erabiltzeko, eskatzeko aukera izango dute, izan ere, Udalaren elkarteen etxeetan aretoak elkartearen egoitza gisa erabiltzen uzteko, armairutxoak esleitzeko eta areto komunen erabilera arautzeko deialdi publikoaren oinarriak argitaratu ditu.

 

Horrela, Herritar Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda dauden gizarte, kultura zein hezkuntza taldeek egoitza bezala erabiltzeko aretoak, bilerak egiteko gelak edo gauzak gordetzeko armairutxoak eskatzeko parada izango dute. Horretarako, 30 eguneko epea zehaztu du udalak, eskabideak eta behar diren agiriak aurkezteko.

 

Aurtengo berritasun gisa, Herritarren Parte-hartzearen Zerbitzuak bi informazio bilera antolatu ditu, aretoak eskuratzeko zein aukera eta betebehar dagoen ezagutu nahi duten elkarteentzat.  Simone de Beauvoir elkarteen etxean (2. solairuan) izango dira, irailaren 22an, asteartean, lehenengoa, 16:30etik 19:00etara eta bigarrena, 19:00etatik 20:30era. Posta elektronikoz ere eska daitezke argibideak, helbide honetara idatziz: p.ciudadana@vitoria-gasteiz.org

 

Informazio gehiago: IZAPIDEEI BURUZKO INFORMAZIOA

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago