Erakuslehioetan animaliak dituzten bi denda salatu ditu ATEAk

hirinet 2015eko irailaren 14a

Animalien babeserako ATEA elkarteak erakuslehioetan animaliak dituzten Gasteizko bi denda salatu ditu, ustez “animalien inguruko araudia urratzen dutelako”.

 

Elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, debekatuta dago sarreretan dauden erakuslehioetan animaliak erakustea, “erosketa konpultsioa eta honek dakarren kaltea saihesteko”. Izan ere, legeak zehazten du animaliak jartzen diren lekutik dendako sarrerara gutxienez metro bat egon behar duela eta gainera, hauek ezin dira ikusgai egon ez bide publikotik ezta merkataritza-guneko barruko galerietatik ere ez.

 

Zehazki, E.Leclerc eta Lakua merkataritza-guneetan kokatzen diren bi animalia dendak dira, ATEAren iritziz, legea urratzen dutenak.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago