“Dando La Lata” taldeak Arana auzoa apaintzeko deialdia egin du

hirinet 2015ko ira. 12a, 02:00

“Dando La Lata” taldeak Arana auzoko Galizia kalean dauden eskailerak margotzeko deialdia egin du.

 

 

Gaur bertan hasiera emango diote eskaileren hormetan egingo den margotze lanari eta iralaren 30erako guztiz amaituta izango dutela aurreikusten du taldeak. Helburua da eskailerak apaintzea, bertan ospatzen baitira auzoko jaiak eta jartzen baita eszenatokia.

 

Edonork parte har dezake eta ez da beharrezkoa horrelako lanetan eskarmentua izatea. Arianna Cereceda, “Dando La Lata”ren sortzailea eta ekimenaren sustatzailea bertan egongo da 10:00etatik 20:00etara arte, deskantsuak eginda bazkaltzeko. "Jendea parte hartzera eta laguntzaera animatzen dut. Ez da derrigorrezkoa bertan egotea egun osoan zehar egotea edo egunero joatea, parte hartzea guztiz librea izango da", azaldu du Ariannak.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago