Hizkuntza Klubean izena emateko epea zabalik

hirinet 2015ko ira. 11a, 02:00

Udalak 250 leku eskaintzen ditu guztira, 16 talde eta 6 hizkuntzatan banatuta. Aurten berritasunak egongo dira Hizkuntza Klubean.

 

Gaur, hilak 14, hasiko da epea Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuak sustatutako Hizkuntza Klubean izena emateko. Programa honek hizkuntza praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen du, baita zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere. Ez da gramatika, ariketak... egiteko hizkuntza ikastaro bat,  hitz-jariotasuna lantzeko topagune bat baizik. Aurten hainbat berritasun daude: parte hartzaileen adina zabaldu da, euskarazko hiru talde gehitu dira, ingelesezko bi talde eta alemanezko talde bat indartzea, eta bilgune berriak sortzea Hegoalde gizarte etxean.

 

Honekin batera, izena ematerakoan, eskaintzen diren hizkuntzez aparte, beste hizkuntzekin taldeak osatzea eska daiteke. Gutxienez bost pertsonako talde bat osatuz gero eskaera kontuan hartuko da, baldin eta eskatzaileek hizkuntzaren ezagutza maila ertaina edo handia badute, eta dinamizatu dezakeen begiralerik bada. Begiraleak EHUren Letren Fakultateko ikasleak dira. Gasteizko Udalak eta EHUk hitzarmena berritu dute, Hizkuntza Klubean parte hartzen duten unibertsitate ikasleei hautazko kredituak eman diezazkieten.

 

Ikasturte honetan jarduera osagarriak antolatu ditu ere Hizkuntza Klubak “Mihia Dantzatu Plus Jarduerekin” izenpean. Jatorrizko bertsioko zine-foroa, irakurketa klubak, eskulanen lantegiak eta beste hainbeste jarduera daude honen baitan parte hartzaileek mintzamen saioetan landutako trebetasunak sendotu ditzaten. Izena emateko epea irailaren 30ean bukatuko da.

 

 

Programa 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, baldin eta Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten badute eta aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan mintzamen maila ertaina edo handia badute. Ez da mailaketa probarik egingo. Saioak urriaren 5ean hasiko dira eta 2016ko ekainaren 3an amaitu.

 

Izena eman ahal da irailaren 30era arte, 10:00etatik aukera. Ikasturtean zehar ere izena eman ahal da leku hutsik baldin badago edo itxarote-zerrenda osatzeko. Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMJI) eman ahal da izena edo web orrialdean.

 

Matrikula dohainik da eta lekuak izena emateko hurrenkeraren arabera emango dira. Taldeek gutxienez 5 kide eta gehienez 14 izango dute. Nahikoa kiderik ez badago edo bajak direla eta kideen kopurua 5etik beherakoa bada taldea desagertu egingo da.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago