Kanpaina honek galdera bat egiten dio gizarteari: Zer marka nahi duzu .EUS izatea? Erantzuna dutenek markari edozein euskarritan argazkia atera eta sareratu behar dute #markatupuntueus traola erabiliz.
Kanpainaren helburua .EUS gizartean errotzea da sarean geroz eta gehiago ikus dadin. Dagoeneko 4.000 domeinutik gora daude erregistratuta, baina PuntuEUS Fundazioak ahalegin bat egin nahi du .EUS domeinua oraindik eskuratu ez duten enpresak, establezimenduak, erakundeak edota kultur taldeak anima daitezen domeinuaren aldeko apustua egitera.
.EUS domeinua erregistratzeko baldintza bakarra web gunean edukien zati bat euskaraz izatea edota euskarari edo euskal kulturari buruzko edukiak izatea da.