Hemendik aurrera, funtzionamendu protokolo berria erabiliko dute gizarte zerbitzuetan, genero indarkeria kasuen aurrean lan egiteko modua hobetzeko. Harrera eta laguntza prozesuaren lehen faseetan, oinarrizko gizarte zerbitzuek edo berariazko zerbitzuek esku hartuko dute, genero indarkeria antzeman, balioetsi eta diagnostikatzeko tresna eraginkorragoekin. Haiek neurtuko dute, adierazle taula berezi baten bidez, noiz bideratu kasuak 'Onarpen' talde berrira.
Gizarte Politiken zinegotzi Nerea Melgosak astelehenean zerbitzuaren aurkezpenean zehaztu zuenez, Onartuzek laguntza prozesu integrala eskainiko du, bost fasetan banatuta: genero-indarkeriarekin lotutako egoerak antzematea; diagnostikoa, emakumea biktima gisa eta erasotzailearekiko harremana hausteko borondatea identifikatzeko; haustura ebolutiboa lantzea; loturak hausteko sostengua eta bizimodu autonomorako trantsizioa, eta jarraipena.
Egilea: Itsaso Estarrona. Arabako ALEA
Genero indarkeriaren biktimei laguntza emateko tresna berria dauka Gasteizek: Onartuz zerbitzua. Psikologia, gizarte hezkuntza eta gizarte lanetako profesionalek osatutako 'Onarpen' taldearen gidaritzapean, datozen asteetan abiatuko du bere ibilbidea, tratu txarretatik urrun bizitza berria hasi nahi duten emakumeei eta haien kargupean dauden haur eta gazteei laguntza emateko.