[EUSKARAN KALE] Ate girariduna eta txorrotaren agintea?

hirinet 2015ko ira. 11a, 02:00

Erabiltzaile batek Galdakaoko ospitalean ateratako argazki hauek bidali zizkigun.

 

Ate "giradiduna" eta txorrotaren "agintea" itzulpenak txartzat jo genituen. Izan ere, beste erabiltzaile bat fin ibili da eta oraingo honetan itzultzailearen lana zuzena dela adierazi digu sare sozialen bitartez:

 

Horrela dio: "Ate gidaridunari ez diot arazorik ikusten, eta dirudienez aski hedatua dago termino hori. Bestetik, Elhuyar hiztegiak ontzat ematen duela «aginte» adiera horretan:

  • 3 s.m. (Tecnol.) [aparato] aginte
    la máquina tiene un mando manual y otro automático: makinak aginte bat eskuzkoa du eta bestea automatikoa


    Beraz, argi dago kasu honetan akats-bilatzaileak egin duela kale, eta ez itzultzaileak."
     
    Azkenik, erabiltzaile honek itzultzaileen lanaren inguruan egindako ekarpen interesgarria ekarri dugu hona: "Denoi (edo askori behintzat) gustatzen zaigu besteren akatsak aurkitzea (neuri ere, ez pentsa!), eta askotan zilegi eta beharrezkoak dira salaketak, baina bestetan, berriz, urrunegi joaten gara: ezohikoa den hitz bat ikusi, eta berehala txartzat jotzen dugu. Ongi dakit itzultzaileek erabaki zailak hartu behar dituztela askotan, erabaki ausartak ere esango nuke, goiko kasu horietan bezala, eta horregatik idatzi nuen iruzkina, itzultzaile baten lan fin eta egoki bat kritika bidegabea iruditu zitzaidalako. Edonola ere, post horri esker denok ikasi dugu zerbait!".
    •  
       
    •  

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago