Pou anaiek arrokan lau bide berri zabaldu dituzte Siberian

hirinet 2015eko irailaren 10a

Artikora egin duten  hirugarren espedizioan, Iker eta Eneko Pou anaiek arrokan lau bide berri zabaldu dituzte, Siberiako errusiar aldean, hain zuzen ere.

Aupa (6c/300m), Mosquito Rock Tour (7a+/450m), Into the Wild (7a/425m) eta The Two Parrots (7a/320m) dira bide berri hauen izenak. Hauek guztiak behetik irekitako bideak dira, eta ‘Generala’ edo ‘Komandantea’ izenez ezagutzen diren gailurretara doaz. Nabarmentzekoa da ere era askean egin dituztela eta saiakera bakar batean. Komunikabideen aurrean, haien bizitzako "espediziorik arrakastatsuena" izan dela adierazi dute.

 

Siberiara egin duten nazioarteko espedizio hau The Nort Face markarekin batera egin dute, mundo mailako eskalatzaile eta Horrez gain, mundo mailako beste eskalaitzaileekin batera, hala nola, Hansjorg Auer (Austria), Jacopo Larcher (Italia) eta Sieve Vanhee (Bélgica). Guztion artean, beste lau bide berri zabaltzea lortu dute, hortaz, guztira zortzi izan dira irekitako eskalatzeko bide berriak.

 

Iragarri dutenez, gabonetarako espedizio berri bat egitea dute buruan, baino non izango den oraindik erabaki gabe dago.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Argazkiak: Pou Anaiak

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago