Gizarte barneratzaile baten aldeko 'Kriskitin Lasterketa' egingo dute irailaren 12an

hirinet 2015ko ira. 9a, 02:00

Datorren larunbatean, ONCEk eta Gurutze Gorriak elkarren eskutik antolatu dute Florida parkean burutuko den 'Kriskitin Lasterketa'.

 

Irteera 11:00etan izango da, “11 km solidario” Lasterketa Herrikoian parte hartuko duten korrikalarien irteera ostean. Ibilbidea parkean bertan egingo da eta guztira 800 bat metrokoa izango da.

 

Parte hartzaileek bete beharko dute aldez aurretik erabakitako zirkuito bat. Edonork parte har dezake, adina edota baldintza fisikoaz gain, bai korrika zein oinez. Helmugara iristea da helburua. Pertsona itsuek eta itsuen modura korrika egin nahi dutenek binaka egingo dute, lokarri batez eta begiak estalita antifaz batez. Parte hartzaile guztiek kriskitin bat erabiliko dute modu sinbolikoan eta itsuentzat soinu seinale gisa baliagarria ere izango dena. Izen ematea doanik izango da eta bertan jarriko den karpan egingo da.

 

 

Behin helmugara helduta,  Urrezko Kriskitina emango dio ONCEk aurten boto gehien lortu dituen erakundeari. Azkenik, Gaztedi Errugbi taldea izan da garaile, Julio Roca eta Ascudean elkartearekin lehiatu ostean dira. Gaztedi Errugbi taldeak abuztuan  Munduko Barneratze Errugbi Txapelketa irabazi zuen Bradforren (Ingalaterra). Talde gasteiztarra down sindromea duten eta ez duten pertsonez osatuta dago.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide