Gracia Querejetaren ‘Felices 140’ eta Carlos Vermuten ‘Magical Girl’ pelikulekin batera izan da aukeratua eta hilaren 29an jakinaraziko du Zinemaren akademiak hiruetako zein pelikula joango den Oscar sarietara. Sariak otsailaren 28an banatuko dituzte Los Angelesen.
‘Loreak’ 2014ko irailean estreinatu zen. Zuzendaria Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga dira, eta aktoreen artean Nagore Aranburu, Itziar Aizpuru, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea, ditugu. Inkomunikazioari buruz eta ilusio faltari buruz hitz egiten du pelikulak, eta gertuko zuten norbait galdu duten hiru emakumeren bizitzak azaltzen ditu. Publikoaren zein adituen kritika onak besterik ez ditu jaso filmak estreinatu zenetik. Izan ere, Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorragatik eta film onenaren Goya sariagatik lehiatu den euskarazko lehen filma izan zen iaz, eta Oscarretarako hautagai izanez gero, AEBetako sarietan lehiatzen den lehen euskarazko filma izango da.
Honi lotutako albiste gehiago:
[KULTURA] Zine uzta oparoa