Etxerik Gabeko Animaliak adoptatzeko kanpaina egingo dute asteburuan

hirinet 2015ko ira. 9a, 02:00

Larunbatean eta igandean Etxerik Gabeko Animaliak adoptatzeko IX. kanpaina ospatuko da Probintzia plazan.

 

 

Larunbatean hainbat ekintza egongo dira plazan, haien artean, ABZren Txakur-Adopzio pasarela, 13:00etan izango dena eta txakur lehiaketa 18:30ean. Igandean ere egiteko asko egongo dira bertan: Txakur-heziketa tailerra egongo da 12:30ean eta 'Zure Txakurrarekin Jolasean' ekintza 19:00etan, besteak beste.

 

Aurtengo adopziorako ibilbidearen aurkezlea Martin Fiz izango da. APASOS Vitoriak antolatu du animaliak adoptatzeko kanpaina hau, Kokotea Etologia, EKia,  Aitor DM, Eventokit eta Txakurtzen-en laguntzarekin.

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago