Arabako antzerki taldeak urriaren 3an elkartuko dira Nazioarteko Jaialdiaren 40.urteurrena ospatzeko

hirinet 2015ko ira. 29a, 02:00

Traspasos, Porpol, Teatro Paraiso, Pikor Teatro eta Panta Rhei bertako antzerki talde profesionalek Principal antzokia hartuko dute urriaren 3an, Gasteizko Antzerki Jaialdiaren 40. urteurrena ospatzeko.

 

Horretarako, ‘Soplando velas’ ikuskizuna prestatu dute, urriaren 3an antzeztuko dutena eta hiru egun beranduago, 9an, izan den Jaialdiaren inaugurazio aurreko ekitaldia izango dena.

Mikel Gomez de Seguraren zuzendaritzapean, Paraíso, Panta Rhei, Pikor, Porpol eta Traspasos konpainiek abentura zoragarri bati ekingo diote proposamen honekin, igaro diren 40 urteei begiratu eta datozen 40 urte berriei indarrez haize emateko.

Oraindik badago “Soplando velas” galarako sarrerak erosteko aukera, leihatilan bertan 10 eta 12 eurota eta internet bidez.

 

Antzerki Jaialdia

Urriaren 9an hasiko den aurtengo egitarauan europar eszenako zuzendari esanguratsuak agertzen dira, hala nola Declan Donellan, Peter Stein, Claudio Tolcachir eta Finzi Pasca, Antzerki Jaialdi handietako ohiko pertsonaiak.

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 36 ikuskizun izango ditu urrian eta azaroan. Ikuskizunez gain, ohi bezala, “Antzerkia Zabaltzen” atalaren barruan jarduera osagarriak antolatu dira, antzezte arteen hainbat arlori buruz eztabaidatu eta hausnartzeko.

Informazio gehiago: Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia

 

Honi lotutako albiste gehiago:

Gasteizko Antzerki Jaialdiak ikusleak omendu nahi ditu bere 40.urteurrenean

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago