Mikelek seme bat izan zuen, Erreka izenarekin bataiatu zuena… hain zen handia dendagatik zuen harrotasuna! Erreka nagusitu zen eta, aita bezala, jostun ogibidea ikasi zuen. Handik gutxira, emaztea eta koinatak dendan lan egiten sartu zituen eta apurka-apurka baztertu zuten Jon. Jonek ezin zuen erabakirik hartu, gutxiengoa baitzen. Nagusitasuna probestuz, aldaketa dezente egin zituen Errekak, mekanizazio fordista dendara ekarriz. Jonek ezin zituen Errekaren moduko lanabesak erosi, ezta nahi ere. Beraz, bi teknikek –fordismoak eta eskulanak– elkarrekin bizitzeari ekin zioten.
Erosle berriek Erreka arropa erostean, Jonena edo Errekarena erosten zuten zeinena zen jakin gabe, ezin baitziren begi-bistan desberdindu. Hori dela eta, kalitatearen pertzepzioa narriatu zen eta Jonek ezin zuenez prezioarekin lehiatu, bere kalitatezko arropa "Erreka-Jon" markarekin saltzea eskatu zuen, "kalitatea"-ren etiketa bermatuko zuelakoan. Errekak ezetz erantzun zion "Erreka" marka berea baitzen, bere izena baitzeraman.
Baina ez dira jostunak, zonaldeak baizik; ez dira soinekoak, ardoa baino. Ez da Erreka, RIOJA da.
Egilea: Aitor De la Villa. Arabako ALEA