Egunari hasiera emateko, bertan udalerria mugatzen duten mugarrien urteko ibilbidea egiten du udalbatzak; alkatea basozain nagusi eta talde buru dela.
Arratsaldean, berriz, jolasak eta aisialdiko jarduerak egongo dira familiako kide guztientzat: babarrun-jan herrikoia, dantzaldia, gaztelu puzgarriak, euskal dantzak, Herri Kirolak, Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren konpartsa eta musika.
XIX. mendetik hona, iraileko Andre Mariaren ondorengo lehen astelehenean erromeria ospatu da, aurten, irailaren 14an, hain zuzen ere. Erromarian egin ohi den ibilbidea Gasteizko hegoaldean dauden Olarizuko zelaietatik bertako muino gaineko gurutzera izango da. 