Gasteizen 876 sinadura batu dira errefuxiatuen alde

hirinet 2015ko ira. 4a, 02:00

Atzo arratsaldeko zortzietan ehunka hiritar Andra Maria Zuriaren plazan batu ziren Gasteiz babes-hiria bilakatzearen alde egindako kontzentrazioan.

 

Hiritar talde batek deialdia egin zuen iluntzean “Gerra eta miseriatik ihesi datozenekin bat” lelopean enparantzan batzeko. Kontzentrazioa ez ezik, sinadurak jaso ziren gerra errefuxiatuen alde. Ordu bakarrean 876 sinadura jaso egin ziren, eta gaur sinatzeko aukera egongo  da 12:00etik 12:30era arte Andra Mari Zuriaren enparantzan. Gero,  12:30ean,  sinadurak Gorka Urtaran alkateari eramango dizkiote. Babes-hirien sarean parte hartzeko eta ekimena bultzatzeko eskatzeaz gain, gasteiztarron parte hartzea sustatzeko dei zuzena egingo diote alkateari.

 

 

Azkeneko hilabeteetan Erdialdeko Ekialdean dauden gerrak eta estatu islamikoaren aurrera egiteak Siriako eta Irakeko herritarren exodoa eragin dute. Errefuxiatu hauek Ekialdeko Europara ailegatzen dira eta Europar Batasunak ez daki bertatik nora eraman talde hauek. Espainian hainbat hiri eskaini dute babesa Gasteizekin batera, adibidez Valentzia, Bartzelona eta Iruñea.

 

Gasteizko Udalbatzak babesa eskainiko dio 40 pertsonei, gutxi gorabehera, eta bakarrik dauden 13 adingabe lagunduko ditu baita ere Bideberria Zentroaren bidez.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago