Elebitan ateratako gurasoentzako gida Trebiñu+Arabako euskara zerbitzuek eta Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuaren elkarlanaren fruitu da, eta helburu garbia dauka: Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan tutore eta irakasleen bidez gurasoei gida, aholku eta baliabideak ematea.
Gidak bi atal nagusi ditu: alde batetik, zalantzak eta kezkak familia motaren arabera sailkatuta eta bakoitzari bere erantzuna emanez; bestetik, aholkuak ematen dituzte eskola eta hizkuntzari buruz baita hizkuntzaren erabilerari buruz ere. Kontuan izateko bestelako oharrak ere egiten dira, eta amaitzeko, euskarazko baliabideen taula darama erantsita.
Seme-alabak hizkuntza bat baino gehiago ikasten ari dira eta hori beti da ona. Dena dela, guraso askok ikasketa prozesuaren inguruko zalantzak izaten dituzue seme-alabek ikastetxean euskaraz ikasten dutelako, eta gure zonaldean hizkuntza gutxitua delako.
Besteak beste, honako familia eta kezka tipologia erakusten du:
- Euskaraz ez badakigu, gure seme-alabak lagundu ditzakegu hizkuntza hau ondo ikasi eta elebidun izateko?
- Nahiz eta oso ondo ez hitz egin, gure seme-alabekin erabili beharko nuke?
- Eta biok euskaldunak izanda, familiako hizkuntza euskara izateaz gain, zerbait gehiago egin dezakegu?
- Etorri berriak gara. Euskaraz ikasi beharko lukete gure seme-alabek? Eta familiako gainerako kideek?
Informazio gehiago: Merezi du- Programa