Gazte Klik Klak lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

hirinet 2015ko ira. 2a, 02:00

Gazte Klik Klak lehiaketaren aurtengo edizioan parte hartzeko epea ireki da urriaren 1ean. Bideoak eta argazkiak jasotzeko epea irekita egongo da urriak 13 arte.

Lehiaketa honen 2015eko edizioaren gaia “Hiriaren gaineko gazte begiradak. Hiria, bizitzeko tokia” da. Hiri integratzailea edo erasokorra, berdintasunezko edo desberdinentzako hiria, hiri kulturanitza edo homogeneoa, eta beste hainbeste ikuspuntu daude gai hau jorratzeko.

Parte hartzaileak Gasteizen bizi diren edo ikasten duten 14 urtetik 25era bitarteko gazteak izan behar dira. Aukeratutako eta saritutako parte-hartzaileei Gasteizen daudela egiaztatzeko agiriak eskatu ahalko zaizkie. Parte hartzaileek ezin dute saria jaso bi urtez jarraian; hala ere, bere lanak hautatu ahal izango dira lehiaketa honen hainbat erakusketatarako.

 

Parte hartzaile bakoitzak bi lan aurkeztu ditzake bakarrik. Argazki lanak sortetan aurkeztuko dira eta sorta bakoitzak 3 argazki izango ditu gutxienez eta 5 gehienez. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu behar dira. Bideoz edo gif bizidunez egindako proposamenek gehienez 5 minutu iraungo dute. Hauek mp4 formatuan aurkeztu behar dira.

 

Lau sari emango dira. Sarituek 300 euroko bono trukagarri bat jasoko dute argazki, bideo edo kultura materiala erosteko, eta, honekin batera, parte hartuko dute taldeko erakusketa batean gure hiriko argazkilaritzan eta artean adituak diren hainbat artistaren tutoretzapean. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago