Gasteizko udalaren euskara ikastaroak

Euskararen Agenda 2015ko ira. 1a, 02:00

Matrikulazio kanpaina irailaren 2an hasi eta 13an amaituko da. Orotara, 86 ikastaro eskaintzen ditu 'Euskara zure frekuentzian' kanpainak. Prestakuntza bloke nagusia gurasoei zuzenduta dago (76 ikastaro), beste lau ikastaro 55 urtetik gorakoentzat bereziak izango dira, atzerritarrek ere euskararen munduan lehenengo urratsak emateko aukera izango dute eta merkataritza eta ostalaritzako langileei zuzendutako ikastaro bereziek ahozko harremana izango dute ardatz.

Honekin batera, Gasteizko udalak euskara ikasteko diru-laguntzen informazioa argitaratu du haren atari digitalean (www.vitoria-gasteiz.org). Herritar orok jaso dezaketen dirulaguntzaz gain, 7 urtetik beherako haurrak dituzten gurasoek, aisialdi begiraleek, kirol entrenatzaileek eta merkataritza eta ostalaritza alorreko langileek dirulaguntza bereziak jasotzeko aukera izango dute.

Informazio gehiago: Gasteizko udalaren atari digitala

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago