[BIDEOA] Nondik dator Zeledonen abestiaren euskarazko bertsioa?

hirinet 2015eko uztailaren 30a

GEU elkarteko hainbat bazkideren proposamenari heldu eta orain dela bi hilabete inguru hasi ziren ideiari itxura emateko bilerak Blusa eta Nesken Batzordearekin.

 

Elkarlan horretatik eta Zeledonen ezinbesteko laguntzarekin egin du aurrera proposamenak. Horrela, aurtengo txupinazoan Zeledonen abestia euskaraz ere kantatuko du Gorka Ortiz de Urbinak.

 

Letraren jatorria 

Bi hilabete inguru eman dute GEU elkarteak eta Blusa eta Nesken Batzordeak Zeledonen euskarazko bertsioa lantzen. Sancho El Sabio fundazioaren dokumentuen arabera, 1918ko data dauka Zeledonen lehenengo partiturak, Mariano San Miguel musikariak konposatua. Partitura honetan ez da letrarik agertzen, ez euskaraz ezta gazteleraz ere. 1923ko beste dokumentu batek Zeledonen partitura eta gaztelerazko letra jasotzen du. Azkenik, hamar urte beranduago, 1933an, euskarazko letra jasotzen du beste dokumentu batek. Hala, 1933ko euskarazko abesti hori oinarritzat hartuta zenbait hitz eguneratu dira.

 

Euskararen erabilera bultzatu eta jaietan duen presentzia areagotzeko helburuarekin beste urrats bat da hau. Elkarlanetik eta jai giroan euskaraz gozatzeko aukera gehiago izango dugularik.

 

 

 

1933ko dokumentua. Tolosako Editorial de Música Vascak argitaratua. (Sancho El Sabio fundazioaren dokumentua)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago