Gora Gasteiz ekimenak jasoko du aurtengo Gasteizko Txosnen Txosnisaria

hirinet 2015ko uzt. 29a, 02:00

Gaur aurtengo jaietako txosnen programa aurkeztu du Txosnen batzordea. Aurten, Gasteizko txosnak abuztuaren 4an zabalduko dira eta egun horretan Txosnen Inaugurazioa ospatuko da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

20:00etan Aihotz plazatik Txosnagunera kalejira bat egingo da.

 

 

Egun horretan,, uteroko Txosnisaria banatuko dute. Gora Gasteiz kolektiboak jasoko du aurtengo saria, arrazakeriaren aurka eta Gasteiz anitz eta koloretsuaren alde egin duten lanagatik. “Lan horrek guztiz bat egiten du Gasteizko txosna Batzordearen izaerarekin”, azaldu du Iraia San Ildefonsok, “txosnena ere kolektibo koloretsu eta anitza baita”.

 

Gaur egun, Gasteizko Txosnak 12 kolektibok osatzen dute: AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, Gazte Karpa, Fracking Ez Araba, Iraultza 1921, Presoen Lagunak, Sortu, Hala Bedi, Arabako Bertsozaleen Elkartea eta Sukalde-gerrilla. Urte honetan kolektibo berri bat egongo da batzordean: TMEO komiki mitikoa.

 

Txosnagunean zazpi txosna, hiru karpa eta karpa komun bat egongo dira. Bi espazio nagusiez gain (karpa komuna eta agertoki nagusia), Gazte Karpak ere bere programazioa izango du.

 

Txosnen batzordea jai eredu parte-hartzaile, herrikoi, parekide eta euskaldunaren aldeko apustu garbia egin nahi dute. Horregatik, eraso sexisten gaitzespena eta berdinatasunezko harremanen aldeko apustua egin nahi dute eta, horretarako, bere egin du Bilgune Feministaren protokoloa eraso sexisten aurka. 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide