Gaur hasi eta abuztuaren 1era bitartean, jaialdiak urteko filmik onenak erakutsiko ditu Artiumeko barneko plazan. Aurtengoa seigarren edizioa izango da eta guztira, 34 proiekzio (20 atal ofizialean eta 14 erakusketan), sei kontzertu eta hainbat ekintza eskainiko ditu. Ostegunean, esaterako, Arabako film laburraren eguna ospatuko da eta hortaz, protagonismoa gure lurraldeko zinemagileena izango da. Horrela, arabar produktuak ikusteko parada izango dugu, besteak beste, Paul Urkijoren 'El bosque negro'. Horrez gain, Txema Blasco aktorea omenduko dute.
EGITARAUA
Asteazkena, 29
20:00 Kontzertua: DUMMIE
21:45 Inaugurazioa
22:00 Proiekzioak
Osteguna, 30 ARABAKO FILM LABURRAREN EGUNA
19:00 Kontzertuak: LOS MISTERIOS eta MAL Y TARDE
21:45 Omenaldia: TXEMA BLASKO
22:00 Proiekzioak
Ostirala 31
20:00 Kontzertua : WATCH OUT
22:00 Proiekzioak
Larunbata
20:15 Kontzertua
DADDY´S FUN CLUB
21:45 Aurrestreinaldi ofiziala
”HOMÓNIMOS ANÓNIMOS”, José Luis Santosena
22:00 Proiekzioak
23:45 Sari-banaketa
00:00 Kontzertua: THE SNAKE CHARMERS, featuring Julián Maeso & Alberto Anaut.
01:30 Jaialdiaren amaiera-jaia
DJ. PÁJARO 2
Honi lotutako albiste gehiago:
Paul Urkijo, zinegilea: “Ziurrenik fantasia landu ez banu ez nintzateke zinegilea"