Zeledonen abestia euskaraz, aurtengo txupinazoan

hirinet 2015ko uzt. 29a, 02:00

Abuztuaren 4an, txupinazoaren ostean, milaka lagunen artean Andre Mari Zuriaren plaza gurutzatu eta, ohi bezala, jaiei hasiera emateko mikrofonoa hartuko du esku artean Gorka Ortiz de Urbinak.

GEU elkartearen eta Blusa eta Nesken Batzordearen elkarlanaren ondorioz, aurten, lehenbiziko aldiz, Zeledonen abestia euskaraz ere entzun ahal izango da. Plazan jaiei hasiera ematen egongo diren milaka lagunen artean euskarazko bertsioaren eskuorriak banatuko dira.

GEU elkarteko hainbat bazkideren proposamenari heldu eta orain dela bi hilabete inguru hasi ziren ideiari itxura emateko bilerak Blusa eta Nesken Batzordearekin. Elkarlan horretatik eta Zeledonen ezinbesteko laguntzarekin egin du aurrera proposamenak. Zenbait proposamen aztertu ostean, Mariano San Miguel musikariaren jatorrizko bertsioan oinarritutakoaren alde egin da. Sancho el Sabio Fundazioaren katalogoaren arabera, 1918koa bide da; eta, Eresbilen katalogoaren arabera, 1922 ingurukoa. Nolanahi ere, egiletzat hartzen den Mariano San Miguelen garaikoa. Euskararen erabilera bultzatu eta jaietan duen presentzia areagotzeko helburuarekin beste urrats bat da hau. Elkarlanetik eta jai giroan euskaraz gozatzeko aukera gehiago izango dugularik.

 

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!

ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!

ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!


ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! ETXE BERRIA EGIN DUK!
ZELEDON, ZELEDON, ZELEDON! BALKOIAN LEIHO ON!


 

 

 

 

 

{youtube}iWtAwL1h3T8{/youtube}

 

 

 

Honi lotutako albiste gehiago:

GEU txosna 2015: egitaraua. Gasteizko Jaiek hiru egun lehenago hartuko dute lurra Aihotz plazan

GEU TXOSNA 2015: Aukeratu zure txanda!

300 ekitaldi baino gehiago izango dira 2015eko Gasteizko jaietan

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide