Andra Mari Zuria Eskupilota Feria abuztuaren 5etik 8ra ospatuko da Ogetan

hirinet 2015ko uzt. 22a, 02:00

Andra Mari Zuria Eskupilota Feriak pilotari hoberenak elkartuko  ditu Ogeta pilotalekuan, abuztuaren 5etik 8ra.

Gasteizko frontoian egongo dira, besteak beste, Mikel Urrikoetxea, Juan Martínez de Irujo, Aimar Olaizola, Aitor Zubieta eta Jon Ander Albisu.

 

Beste urteetako edizioetan bezala, binakako bi finalaurreko egongo dira, abuztuaren 5ean eta 6an. Finala, aldiz, abuztuaren 8an izango da. Partida guztiak 22:00etan jokatuko dira. Lehiatuko diren lehenengo bikoteak Urrutikoetxea-Albisu eta Olaizola-Beroiz izango dira, asteazkenean. Ostegunean, berriz, Martínez de Irujo-Rexusta eta   Ezkurida-Zubieta bikoteen txanda izango da.

 

Sarrerak 30 eurokoak dira kantxa jarlekuetan eta 15 eurokoak solairuko albokoan eta errebotean. Finalean prezioak 40 eurokoak eta 20 eurokoak izango dira.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide