Zeledonen jaitsiera balkoitik ikusteko 50 gonbidapen zozkatuko ditu udalak

hirinet 2015ko uzt. 22a, 02:00

Udalak 50 gonbidapen erreserbatu ditu Gasteizko herritarrek Zeledon San Migeleko balkoian bertan ikusteko. Orain arte balkoia agintariei eta gonbidatu partikularrei erreserbatutako tokia zen.

Neurri honekin batera, San Migelen auzo elkarteen eta gizarte kolektiboen presentzia areagotu nahi da aurtengo jaietan.

Horrela, txupinazioa eta Zeledonen jaitsiera balkoitik ikusi eta bizi nahi duten pertsonek 010 telefonora deitu behar dute edo 2015 JAIAREN web-orrian sartu. Izena emateko epea uztailaren 23an hasiko  eta 29an amaituko da. 08:00etik 20:00etara 010era deituz gero, eta uztailaren 29ko gaueko 12:00etara arte web-orrira joz gero.  Gonbidapena eskuratu ahal izateko, interesdunek –adinduna izan behar da– galdetegi bat bete beharko dute, eta izen-deiturak eta NAN zenbakia eman. Pertsona bakoitzak bi gonbit-txartel jasotzeko aukera dauka.

 

Uztailaren 30ean zozketatuko dira 30 pase bikoitzak, izena eman duten guztien artean, horietatik bost erreserban. Zozketarako gizarte etxeetako zein adinekoentzako zentro soziokulturaletako jardueretarako lekuak esleitzeko sistema bera erabiliko da. Ostegunean bertan jakinaraziko da nortzuk diren 25 irabazleak, 2015 Jaiaren web-orriaren bidez.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago