Kalean egonteko gogoa aprobetxatuz aurten ere 'UDAKO ZINEMA' antolatu dute Amurrioko Gaztetxean. Bost film eskainiko dituzte orotara abuztuaren 5era arte, asteazkenero. Hurrengo filma Pablo Malo zuzendariaren 'Lasa eta Zabala' izango da.
[ZINEMA EMANALDIA] Lasa eta Zabala
Noiz? Uztailaren 29an, asteazkenean, 22.00etan
Non? Amurrioko Gaztetxean
Informazio gehiago: Aiaraldea.eus
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.