Nafarroako Erregeen kalean kokatuko da eta sinbiosia izango da jorratuko duen gaia. Oraingoan Karen Warner artistaren zuzendaritzapean egongo da murala; 20 pertsonez osatutako talde baten laguntza izango du kolorez beteriko horma-irudia egiteko. Irailerako amaituta egongo dela aurreikusten dute.
Zaramagak baditu beste bi horma-irudi. Lehenengoa, 2013an inauguratu zen eta 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogorarazteko mural erraldoia dugu. Bigarrena udaberrian inauguratu zen eta pertsona nagusiak omentzea du helburu. Azken honek pintura, graffittia eta argazkia uztartzen ditu eta oihal batean gainean eginda dago. Eva Mena eta Nahikora Mora artistek zuzendu zuten proiektu hau eta aurrera eramateko Zaramagako bizilagun nagusien aholkuak eta laguntza jaso zituzten.