Emakumezkoentzako “Green Capital” Paleta Txapelketa abian da

hirinet 2015ko uzt. 16a, 02:00

Gaur hasiko da Emakumezkoentzako “Green Capital” Paleta Txapelketaren IV. Edizioa. Ohi bezala, txapelketa Foru plazan izango da

 

Gaur lehendabiziko partida jokatuko da eta hurrengoak hilaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean izango dira, 18:00etan. Finala, berriz, abuztuaren 5ean jokatuko da, 10:30ean.

 

Txapelketa hasi zen urtean, 2012an, banakako modalitatea jokatu zen. María Sáez Arzamendik irabazi zuen finala Leire Landaluze amurriarraren kontra, federazio txapelketan bost aldiz irabazi duena. Hurrengo urtean binakako modalitatea jokatu zen eta María Sáez Arzamendik irabazi zuen berriro, Ane Ibáñezekin batera. Iaz binakako modalitatea jokatu zen berriro eta Ixone eta Nagore Martín ahizpek irabazi zioten Ane Ibáñezek eta Landaluzek osatutako bikoteari.

 

Aurten ahizpek elkarrekin jokatuko dute berriro. María Sánchezek eta Irati Ruiz de Azuak, Miryan Calvok eta María Sáez Arzamendik zein Garazi Martínezek eta Alba Crespok osatutako bikoteen aurka defendatuko dute titulua.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide