Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako kontzentrazioa egingo dute gaur Gasteizen

hirinet 2015ko uzt. 15a, 02:00

Frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako kontzentrazioa  egingo da gaur, hilak 17, Gasteizen.

 

 

Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformak antolatu duen elkarretaratzea 19:30an izango da Gobernu ordezkaritzaren aurrean (Olaguibel 2). Izan ere, gobernu errepublikarraren aurkako kolpearen 79.urteurrenaren bezperan ospatuko da elkarretaratzea. Horrekin batera, atzo frankismoaren krimenen aurkako salaketa eraman zuen Martxoak 3 elkarteak Bruselasera. Zehazki, 1976ko gertaerak salatzeko kexa eta txostena aurkeztu zuen Europako Parlamentuko Eskaera Batzordearen aurrean.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago