Gizarte Etxeetako kultur eta kirol jarduerak, euskarazko eskaintza

Euskararen Agenda 2015ko ira. 2a, 02:00

Ikasturte berria prestatzeko garaia da. Gasteizko Gizarte Etxeetako jardueretan parte hartzeko izena emate kanpaina irailaren 3an amaituko da. Kirol zein kultur jardueretan hainbat ikastaro euskaraz eskaintzen dira.

15/16 ikasturteko Kultura Jarduerak euskaraz

  • Antzerkia
  • Marrazketa
  • Bertso lantegia eta idazketa sortzailea
  • Eskulangintza: puntu eta kakorratza, xaboiak, zeramika...
  • Euskal dantzak eta musika
  • Irudia: argazkigintza, ilustrazio digitala...
  • Kultur ikastaroak: ardo dastatzea, mikologia...
  • Haurrentzako ikastaroak: antzerkia, eskulanak, musika...
  • Familientzako ikastaroak: dantza, zeramika...

 

15/26 ikasturteko Kirol jarduerak euskaraz

  • Abdominalak eta luzatze ariketak, Abetxukun.
  • Aerobic-plusa, Abetxukun.
  • Aerobica, Ibaiondon.
  • Aquagima, Abetxukun, Ibaidondon eta Judimendin, Lakua
  • Aquaplua, Lakuan.
  • Mantentze gimansia, San Andresen.
  • Sasoia, Ibaiondon, San Andresen.
  • Stepa, Lakuan.
  • Motrizitate musikala, psikomotrizitatea, haurrentzako igeriketa, haurrentzako tenisa, familientzako jarduerak,.. Hainbat lekutan.

Ordutegiak eta izena emateko aukera: Gasteizko Udala

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago