Antza denez, gazte batek irainak eta mehatxuak jasan zituen homosexuala izateagatik. Guztira, lau erasotzaile zeuden eta gaztea autobus geltoki berrian sartu behar izan zen babes bila. Gasteizko Transbollomari Plataformak eta Mugimendu Feministak horrelako jarrerak onartezinak direla salatu dute eta mota honetako gertakarien aurrean erantzun bat-batekoa eta gogorra egitea beharrezkoa dela adierazi dute ohar baten bidez. Horretarako bi mobilizazio deituko dira: lehenengoa, gaur, hilak 20, Andra Mari Zuriaren plazan arratsaldeko 20:00etan, Gasteizko Transbollomari Plataformak deituta; eta hurrengoa, datorren asteazkenean, hilak 22, Gasteizko autobus geltoki berrian, arratsaldeko 19:00etan, Etxegorri auzo elkarteak deituta.