Gaurko bilera Arabako hainbat artistek osatutako taldeak deitzen duen bigarrena da eta helburua Arabako Sorkuntza Garaikidearen Mahai Sektoriala osatzea da. Bigarren deialdi honetan aipatutako mahai sektoriala definituko dute eta horretarako proposamena azalduko dute. Horrez gain, berau kudeatzeko mekanismoak jorratuko dituzte eta aurkezpen publikoaren zehaztasunak landuko dira. Bilera honetara gaian interesa duen pertsona oro gonbidatu nahi dute antolatzaileek.