Gizarte etxeetako jardueretan izena emateko epea zabalik

hirinet 2015ko uzt. 14a, 02:00

Aurtengo Gizarte etxeetako eta adinekoentzako zentro soziokulturaletako kanpainarako jarduera eta ikastaroen programa aurkeztu du Udalak eta dagoeneko izena emateko epea zabaldu dute.

 Guztira 33.000 leku baino gehiago eta 400 jarduera motatik gora eskainiko dira datorren ikasturtean. Horrela,  aurtengo programak iazkoa baino %5 proposamen gehiago edukiko ditu, bereziki, Salburu gizarte etxe berrian ere jarduerak eskainiko direlako.

 

Aurreko urteetan bezala, izena ematea eskatzen duten jarduera guztiak argitalpen bakarrean bildu dira. Asteartetik aurrera, hilak 14, gizarte etxeetan, zentro soziokulturaletan eta udalaren kirol instalazioetan eskuratu ahalko dira programak. Udalaren web orrian dagoeneko eskura dago.

 

2015-2016 Gizarte Etxeetako eta Kirol Instalazioetako Jarduera PROGRAMA

 

Programaren baitan, euskaraz eskaintzen diren hainbat ekintza aurki daiteke: 2015-2016 Kultur Jarduerak EUSKARAZ

 

Zozketa irailaren 4an izango da, 11:00etan. Eskaera handia denez, hainbat ikastarotarako lekuak zozketa informatiko baten bidez banatuko dira, horrela bermatzen da pertsona guztiek aukera berdinak izatea eta herritarrek ahalik eta erosoen egitea.

 

Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea datorren ostegunean, uztailaren 16an, hasiko da eta irailaren 3ra arte egongo da irekita. Eskabideak interneten bidez egin ahal dira, Udalaren web-orrian, telefonoz baita era, 010 zenbakira deituta, edo zuzenean egin ahal da udalaren kirol instalazioetan, gizarte etxeetan eta herritarrei laguntzeko bulegoetan.

 

Aurten ere udal instalazioetako bazkideek %40ko deskontua izango dute gizarte etxeetako jarduera guztietan. Orobat, langabezian daudenek % 15eko deskontua izango dute, ordenantza fiskaletan onetsitakoari jarraituz.

 

Informazio gehiago: Gasteizko Udala, 2015-2016 Gizarte Etxeetako eta Kirol Instalazioetako Jarduerak

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago