Principal Antzokiaren ikuskizunetarako sarreren salmenta
- - Internet bidez
-
- Principal antzokiko leihatilan.
Ordutegiak: Asteartetik larunbatera bitartean: 18:30etik, 20:30era. Ikuskizuna dagoenean hasi baino bi ordu lehenagotik. - - Telefonoz (945 16 10 45), kreditu-txartelaren bidez
Gizarte Etxeetako antzokietako ikuskizunetarako sarreren salmenta
- - Internet bidez
- - Principal Antzokiko leihatilean (adierazitako egun-orduetan)
-
- Jesús Ibañez de Matauco antzokiko (Hegoalde G.E.), Federico García Lorca antzokiko (Lakua G.E.) eta Félix Petite antzokiko (Ibaiondo G.E.) leihatiletan.
Ordutegiak: 10:00etatik 20:30era. Ordaintzeko bakarrik txartelaren bidez.(ikuskizunaren eguna diputan ere bai) - - Telefonoz (945 16 10 45), kreditu-txartelaren bidez
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiak 40 urte beteko ditu aurten eta oraingoan publikoari, ikusleei omen egin nahi izan diete antolatzaileek, kartelaren eta kanpainaren lemaren bidez: ‘Ikusle ikusgai’.
Aurkeztu duten egitaraua oso ausarta eta abangoardiakoa dela azpimarratu dute Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Iñaki Prusillak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Kabineteko zuzendari José Manuel Bujandak eta Gasteizko Udaleko Antzoki Sareko arduradun Marta Monfortek. “Nazioarteko eta bertako sorkuntzari maitasun bereziz begiratzen dio programazioak, beti izan baita jaialdiaren helburu estrategikoa, eta estatuko produkzio onenak eta antzerki eta dantza egile, zuzendari eta interprete onenak ikusarazten saiatzen da orobat”.
Izan ere, aurtengo egitarauan europar eszenako zuzendari esanguratsuak agertzen dira, hala nola Declan Donellan, Peter Stein, Claudio Tolcachir eta Finzi Pasca. Jaialdia urriaren 9an ofizialki zabalduko da, “La última cinta de Krapp” lan alemaniarraren Espainiako estreinaldia eskainiko da.
Guztira, 36 ikuskizun eskainiko dira, eta horietako bost erabateko estreinaldiak izango dira: “Cándido”, Ortzairena; “El circo dorado”, Teatro Paraísorena, “El beso”, Tanttaka teatrorena, “El purgatorio”, Carmen San Estebanena, eta “Foto”, Parasite Kolektiboarena.
Programa osoa soilik, euskarazko 4 ikuskizun aurkituko ditu ikusleak eta 11 euskal konpainienak izango dira.
Principal antzokia agertokia nagusia izan arren, hiriko beste antzokietan ere ikuskizunak eskainiko dira. Horrela, Jesús Ibáñez de Matauco antzokian JIM AKTUAL zikloaren barruko bi proposamen ikusi ahalko dira. Felix Petite antzokian, berriz, aurten EAEn sortutako bi lan garrantzitsu eskainiko dira: “Cabaret Chihuahua” eta “Solitudes”. Federico García Lorca antzokiak, azkenik, Haurtxoak proiektuaren XI. edizioa hartuko du, txikienentzako lau ikuskizun proposatzen dituena, zirkua, antzerkia, dantza eta musika barne.
Ohiko programazioaz gain, Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 40. edizioak ikuskizun berezia eskainiko du urriaren 3an, atariko gisa, hiriko konpainia, aktore eta antzerkizale ugariren artean sortzen ari direna. “Soplando Velas” du izenburu Traspasos, Porpol, Teatro paraíso, Pikor teatro eta Panta Rhei taldeen sorkuntza kolektiboak.
Bisita gidatuak Printzipalera
Bestetik, Principal antzokia ezagutzeko bisita gidatuak ere antolatu dira; aurten urriaren 3an izango dira, Jaialdia hasten den egunean, eta parte hartzaileek zuzenean ikusi ahalko dute arratsaldean 2015eko edizioaren atarikoa izango den ikuskizunaren entsegua. Bisitak gaztelaniaz eta euskaraz izango dira.
Beste jarduera batzuk ere aurreikusi dira: ikusleen eta talde artistikoaren arteko solasaldiak, lantegiak, eta “Off local” ekimena, Gasteizko artistek beren lanak ezohiko lekuetan sortu eta erakuts ditzaten. 40. Jaialdiak, halaber, Arte Eszenikoen Jardunaldiak berreskuratuko ditu, zeinak Europa biltzar etxean egingo baitira, azaroaren 23an eta 24an, eta Carlos Pérez Uralde irrati-antzerkiaren III. lehiaketa ere egingo da, EITBrekiko lankidetzan.
Informazio gehiago: Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren programa